Pertsona bat atxilotu dute Jose Inazio Askasibarren harrapaketa eragin zuela leporatuta

Mireia Bikuña 2026ko abuztuaren 3a

Bilboko Ertzain-etxeko agenteek, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak eta Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak gauzatu zuten operatibo batean, autoaren jabea Bilbon atxilotu zuten. Pertsona horri "zuhurtziagabekeriaren ondoriozko giza hilketa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea" leporatzen dizkiote.

Istripua uztailaren 25ean gertatu zen Amorebieta-Etxanon, N-634 errepidean. Auto batek Bilboko noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen, eta gidariak ihes egin zuen. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta egunean bertan, arratsaldean hil zen.

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak segitua abiarazi zuen ikerketa eta lekukoak eskatu zituen,  istripuan ibilgailu bat inplikatuta zegoela eta ihes egin zuela jakitean. Era berean, egindako ikerketen ondorioz, txirrindularia zehazki zein ibilgailurekin harrapatu zuten jakitea lortu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak