Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du Jose Inazio Askasibar elgetarraren heriotza eragin zuen harrapaketa argitzeko. 82 urteko txirrindulari ohia ibilgailu batek harrapatu zuen zapatuan, 09:45 aldera, N-634 errepidean, Zornotza inguruan, eta gidariak ihes egin zuen. Askasibar larri eraman zuten helikopteroz Gurutzetako ospitalera, eta han hil zen egunean bertan.
Harrapaketa Euba eta Berna auzoen artean gertatu zen, Bilborako noranzkoan. Istripuaren ondoren, gidariak ihes egin zuen. Ezbeharraren inguruko informazioa duenak Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitatearekin harremanetan jar daiteke, 946 079 034 telefono zenbakian.