Gutun bidezko istorioa kontatzen duen liburua

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ira. 6a, 17:43

Azken Portuko postdatak da John Anduezak (Oregon, 1966) kaleratu duen azken lana, baina oraingoan Asel Luzarraga (Bilbo, 1971) idazlearekin batera idatzi du. Gutun bidez idatzitako istorioa da, eta, bitxikeria modura, Anduezak eta Luzarragak ez dute elkar ikusi liburua idatzi duten bitartean.

Bakarkako ibilbide luzea dute biek ala biek idazte kontuetan. 2019ko Durangoko Azokan ezagutu zuten elkar eta harrezkero "harreman polita" dute. Iazko apirilean egin zion Anduezak Luzarragari lau eskutara idaz- teko proposamena, eta baiezkoa "gustura" eman ziola kontatu du Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan. "Bakarka idazten dut beti, eta oso dibertigarria izango zela iruditu zitzaidan, emaitza zein izango zen presio barik. Azken Portuko podcastak eleberria eskuetan dugula, orain oso pozik gaude prozesuarekin eta emaitzarekin".

Aspalditik zuen Anduezak istorioa buruan, baina forma berezia eman nahi zion. "Idazleon lana oso bakartia da, eta ondo dago noiz edo noiz hortik ateratzea eta beste lan egiteko modu batzuk probatzea. Gutun bidez idaztea pentsatu nuen, beste idazle batekin batera. Zaila zen bikotekide aproposa aukeratzea, baina, duda barik, asmatu dugu, asko gozatu dugu. Bitxikeria moduan esango dut, baina, idazten ibili garen bitartean bakoitza bere etxean zegoela. Batek besteari eskutitza idatzi eta erantzunez joan gara hasierako istorioaren mamia osatzen. Noiz edo noiz telefonoz berba egin dugu gauza batzuk komentatzeko, baina, oinarrian, bakoitzaren lana oso berea edo librea izan da".

Aia eta Mon lagunak

Hamar urtez elkar ikusi ez duten bi lagunen arteko istorioa kontatzen du. "Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, sasian bizi izan da, eta orain, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko, eta, oraingoz, aurrez aurre ez ikusi arren, gutunak trukatzeari ekin diote", gaineratu dute idazleek.

"Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza... Askotariko gaiak agertuko dira, eta, horrekin batera, beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten kontuak ere. Arin eta atseginez irakurtzen da, baina gai sakonekin zer pentsatua emanez", diote Elkarrekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak