Martxoaren 20an helduko da Korrika Elgetara (08:34), eta etorrera girotzeko hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arratsalderako Korrika Kulturalaren barruan. Lehen ekintza Herri Eskolako ikasleek egin duten Korrika Txikia izan da; ilusioa eta euskararen alde antxintxika egiteko gogoa barra-barra erakutsi dute gaztetxoenek. Iluntzera bitartean beste hainbat ekintza ere izango dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.