Korrika Txikiarekin abiatuko dira Korrika Kulturalaren Elgetako ekintzak, gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 15a, 09:15

2019ko Korrika Txikia, Elgetan.

Eguaztenean lekukoa eramatekoak diren eragileek plazan jarriko den mahaian jaso dezakete materiala.

Atzo abiatu zen 23. Korrika, Irundik, eta eguazten goizean helduko da Elgetara. Jalotza parean hartuko dute lekukoa elgetarrek, 08:30ean. Elgetako Korrika batzordea lanean da urtarrila ezkero. Gaur arratsalderako antolatuta dauden ekintzetan parte hartzeko dei egin diete elgetarrei.

Eskolako ikasleek, irakasleek eta familiek Korrika Txikia egingo dute, 15:00etan. Plazan amaituko dute ibilbidea, 16:00etan. Batzordeak informazioa emateko eta banderatxoak saltzeko mahaia jarriko du ordurako. Eguaztenean lekukoa eramatekoak diren eragileek bertan jaso dezakete materiala.

Liburutegiko ipuinak (17:30ean), erretiratuendako txistor-jana Ozkarbin (18:00etan), Korrikaren aldeko argazkia (19:15ean) eta Eskoriatzako Ad Libitum txaranga (19:15ean) daude iragarrita Korrika Kulturala girotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak