Elgetako baratze parkeak 50 metro karratuko hogei partzela ditu, eta gaur egun bost libre daude. Guneak erabilera ona izan du 2015eko ekainean martxan jarri zenetik, eta horrela izaten jarrai dezan bost partzela horiek interesa duten herritarren eskaeren zain daudela jakinarazi du Elgetako Udalak. "Kanpaina bat jarri dugu martxan herritarrek jakin dezaten partzela horiendako jabe bila gabiltzala", azaldu du Ingurumen zinegotzi Miren Ibarbiak. "Ehun euroko fidantza eskatuko da, eta hobariak daude errentaren arabera".
Interesatuek udaletxean jaso dezakete informazio gehiago.