Korrika batzordea martxan da; martitzenean egingo du bigarren bilera

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 15a, 09:20

Batzordearen lehen egitekoak dira Korrika laguntzaile eta Korrika lagun kanpainak bultzatzea. Arropa salmenta ere egingo dute. Asteburuan –urtarrilaren 19an eta 20an– Korrikako arropa erosteko aukera izango da herrian.

2015a ezkero Korrika Elgetatik pasa barik dago, baina oraingoan bai: martxoaren 20an helduko da, 08:34an, Bergaratik. Ondoren, Zaldibarrerako noranzkoa hartuko du Aixolako bidetik. Hori horrela, Elgetako Korrika batzordea martxan da. Aurreko martitzenean egin zuten lehen batzarra eta bihar, hilak 16, egingo dute bigarrena, 18:30ean, udaletxean.

Gari Andueza da Debagoieneko Korrika koordinatzailea. Batzordearen lehen egitekoak dira Korrika laguntzaile eta Korrika lagun kanpainak bultzatzea. Arropa salmenta ere egingo dute. Asteburuan –urtarrilaren 19an eta 20an– Korrikako arropa erosteko aukera izango da herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak