Dozena bat postu izango dira baserritarren eta artisauen azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 22a, 09:30

Azoka, iaz.

Azoka 10:30ean zabalduko dute eta egun osoko Udazken jaiko goizeko ekitaldi nagusia izango da. Umeendako tirolina eta Intxortako igoera ere izango dira. Arratsaldean, berriz, patata tortilla lehiaketa, Oiharteko upela eta txaranga izango dir. Udalak, gazte asanbladak eta Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak bat egin dute antolaketa.

Azken konfirmazioen zain Sebastian Arantzabal, Pili Arin eta kontsumo taldeko Iñigo Gabilondo plazan izango dira bihar. Herriko baratze parkeko ordezkariek osatuko dute barazkien eta fruten eskaintza.

Bestelako produktuak ere izango dira. Marokoar gozoekin jarriko dute postu bana Mahomed el Houmanik eta Omar Bitibik. Seigarren mailako ikasleek ere salmenta mahaia jarriko dute eta Baobeer garagardoa eskuratzeko aukera ere izango da.

Artisauen atalean, berriz, Pili Arin, Camila Andrea Diaz, Mohamed el Houmani eta Maita Barrainkua izango dira azokan.

Urte zaila orturako

Iaz barazki ederrak izan zituzten azokan herriko baserritarrek. "Eguraldia tarteko, aurten konplikatua izan da; sikutea, uholdeak, bero handia... Produktu gehienei eragin die. Tomaterako urte eskasa izan da. Sagarra da gehien dagoena", azaldu du Sebastian Arantzabalek.

Askotariko eskaintza

Azokara adin guztietako publikoa gerturatzeko aurten ere tirolina eta Intxortako igoera ere izango dira. Eguerdian upela irekiko da eta trikitilariak ibiliko dira kalez kale azoka eguna girotzen.

Erlazionatuak

Intxortako igoera berriz ere jokoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 ira 22 Elgeta

Patata tortilla goxoenaren bila

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 ira 22 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak