Bueltan da Bibliobero, Elgetako liburutegiko ziklo erotikoa. Liburutegiak prestatua, astelehena ezkero erabilgarri dago askotariko argitalpenak batzen dituen interesgunea. Hilaren 24ra arte mantenduko dute.
Zikloaren gainerako ekintzei dagokienez, gaur egingo dute eztabaidagune feministaren topaketa eta sexualitatea izan zuten ardatz. Bihar, barikua, Oihu goxuak izeneko ipuin erotikoen kontaketa egingo du Bego Alazan kontalariak, 22:30ean.
Mahibar&Co sexologia zerbitzuko Ainara Brusauk egingo du hurrengo hitzaldia. Otsailaren 23an, izango da 18:30ean, liburutegian. Gaia izango da: Sexualitateak ba al du iraungitze adinik?
Bai Bego Alabazan bai Ainara Brusau ezagunak dira Elgetan. Aurreko Bibliobero zikloetan parte hartutakoak dira noiz edo noiz.