Pornografiaren argiak eta itzalak izan zituzten hizpide, eguaztenean, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko otsailaren 11

Ainara Brusau Salaberria hitzaldia egiten, Elgetan. (Argazkia: Elgetako liburutegia)

Mahibar&Co sexologia zerbitzuko Ainara Brusau Salaberriak ireki zuen, eguaztenean, liburutegiko Bibliobero zikloa. Pornografiaren alde argiak eta ilunak izan zituen hizpide. Askotariko adibideak eta argibideak eman zituen, eta neurri handi batean sexologia zerbitzuan artatzen dituzten kasuak oinarri hartuta. Ohartarazi zuen, oraindik ere, hutsune handiak dituen sexu heziketa dagoela indarrean eta pornografia ezin daitekeela izan gazteek sexualitatearekiko duten erreferentzia bakarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak