Ibon Unzetabarrenetxea da Elgetako EH Bilduren mahaiaren proposamena hautagai izateko

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 18a, 18:22

Ibon Unzetabarrenetxea da Elgetako EHBilduren proposamena hauteskundeetan alkategai izateko. Unzetabarrenetxea 29 urteko elgetarra da, Zuzenbideko gradua eta abokatutzako masterra ikasketak eginak ditu eta azken urteotan administrazio publikoan jardun du lanean: "Ilusioz eta gogo handiz esan dut baietz". 

Ibon Unzetabarrenetxea izango da EHBilduren Elgetako hautagaia. Sare sozial bidez zabaldu duten aurkezpen bideoan adierazi du Unzetabarrenetxeak "ilusioz eta gogo handiz" eman duela baiezkoa, "Orain dela gutxi jaso dut Elgetako EHBilduko mahaiaren proposamena, maiatzeko hauteskundeetan alkategai izateko, eta zera adierazi nahi diet herritarrei, ilusioz eta gogo handiz eman dudala baiezkoa. Eskerrak eman nahi ditut nigan jarri duten konfiantzagatik eta zin dagizuet Elgeta hobetzeko helburuarekin egingo dudala lan, eta nire eskuetan dagoena egingo dudala herriarendako eta baita herritarrendako ere". 

Unzetabarrenetxea ezaguna da herrian, besteak beste, automobilismoa eta pilota dituelako zaletasun. Hala, herri mailan hainbat ekitaldi antolatzeko laguntzen ibili izan da. Esaterako, Mendi Mendia racing jaialdia edota Elgetako pilota txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak