Antolatzaileak oso pozik daude frontenis txapelketak eman duenarekin. Hiru aste bukaeratan jokatu da eta 23 bikote aritu dira nor baino nor, horietako batzuk kanpotik etorri direlarik.
Frontenisa osasuntsu dago Elgetan. Iratxe Bravo izan da txapelketako honetako antolatzaile nagusia, eta haren ekimenez irten da aurrera. Inguruan, dena den, lantalde sendoa du. Emakumezkoak dira gehienak, eta astero-astero elkartzen dira frontenisean egiteko. Martxoan Aretxabaletan jokatutako txapelketan, esaterako, nabarmena izan zen Elgetako ordezkarien parte hartzea.
Bi finalak, ederrak
Ikusteko norgehiagoka ederrak izan ziren bi finalak. Emakumezkoetan Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio nagusitu ziren 25-18 emaitzarekin. Txapeldunorde izan ziren Irune Errasti eta Idoia Elkoro.
Gizonezkoetan Andoni Elorza eta Eneko Maguregi da bikote txapelduna. Elorzak ez zuen finala jokatzerik izan eta Ibon Unzetabarrenetxea aritu zen Maguregirekin haren ordez. 25-19 emaitzarekin irabazi zioten Gontzal Azkarragaurizarrek eta Xabier Bikuñak osatutako bikoteari. Bikote honetan ere aldaketa egon zen finala jokatzeko; izan ere, Unai Hernaltesek jokatu zuen Xabier Bikuñaren ordez.
- M. Mañarikua – M. Rubio / Irune Errasti - Idoia Elkoro 25-18
- I. Unzetabarrenetxea-E. Maguregi / G. Azkarragaurizar-U. Hernaltes 25-19
Aurretik finalerdiak
- I. Errasti – I. Elkoro / I. Serna – I. Bravo 25-17
- A. Elorza – E. Maguregi / Z. Medina – K. Gallastegi 25-11
- B. Zabala – R. Zamalloa / M. Mañarikua – M. Rubio 08-25
- M. Etxaniz – M. Amoros / G. Azkarragaurizar – X. Bikuña 21-25
- B. Zabala – R. Zamalloa/ I. Serna – I. Bravo 25-17
- M. Etxaniz – M. Amoroa / Z. Medina – K. Gallastegi 25-19
Laguntzaileei eskerrak
Antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte bai parte hartzaile guztiendako bai txapelketa lagundu dutenendako.
Laguntzaileak izan dira: Eroski kafetegi-jatetxea, Haizea taberna, Lan Hotz, Patxi taberna, Betiko Toldoak Ahiztak, El Rincon de Lola, Herbalife, Maialde casa rural, Goikoetxe harategia, Bolatokia taberna, Lacturale eta Elgetako Udala.