Unzetabarrenetxeak, Beretxinagak eta Sarasuak denboraldi berrirako prestatutako autoak aurkeztu dituzte gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 17a, 17:32

Pilotuak eta laguntzaile bat denboraldi berrirako autoekin herriko plazan.

Herritarren jakin-nahia piztu dute lasterketetarako prestatutako hiru autoek, gaur goizean. Plazan izan dira ikusgai eta ez da lehenengo aldiz Mendi Mendia Racing taldeko pilotu elgetarrek antzerako aurkezpena egiten dutela. Bazkaltzeko, aurten, 75 bat lagun elkartu dituzte.

Mikel Beretxinagak Gabiriako rallysprintean emango dio hasiera denboraldiari, martxoan. Unzetabarrenetxeak eta Sarasuak, aldiz, Lea Artibaiko rallya aukeratu dute hasteko. Gastuei aurre egiteko eta kirola herrian ezagutzera emateko antolatu dute bigarrenez Mendi Mendia Racing jaia eta 75 lagun elkartu dituzte Espaloia kafe antzokian bazkaltzeko.

Hiru autoak plazan ikusgai

Aurretik, hiru autoak ikusgai izan dira herriko plazan. Kategoria desberdinetan arituko dira aurten hirurak. Beretxinagak R4  kategorian jarraituko du BMW e36 325 autoarekin. Unzetabarrenetxeak eta Sarasuak, berriz, autoak aldatu dituzte.

Lehenengoa BMW M3 auto batekin lehiatu da R5 kategorian, eta bigarrena N1 kategorian izango da Citroen Saxo VTS batekin. Kopilotu izango dituzte, hurrenez hurren, Omer Garcia, Ibon Unzetabarrenetxea eta Koldo Olaortua.

Egun osoko egitaraua dute gaur Elgetan. Bazkariaren ostean Bergarako NewroZ punk oi! taldeak egingo du kontzertua antzokian.

Erlazionatuak

Mendi Mendia Racing jaia 2018

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 ots 17 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak