Udaleku irekiek emandakoarekin pozik

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko uzt. 26a, 11:53

Sugandilak, kameleoiak, tximuak, zebrak eta lehoiak izan dira aurten udaleku irekietan. Guztira, 2 eta 12 urte arteko 82 ume. Behin-behineko balorazioa positiboa da. 

Nerea Villa, Uxue Larrea, Paula Palacios, Amaia Otxoa, Sara Ugarteburu eta Maitena Mañarikua ibili dira besteak beste hezitzaile lanetan lau asteotan. "Erdiko bi asteetako eguraldiak ekintza asko egiteko aukera eman digu; irteera egin dugu Antzuolara eta bertako ur txorrotetan ibili gara. Ur putzuetan ere dezente ibili gara. Umeak bi taldetan –LH eta HH– banatuta egoteak autonomia handiagoa eskaini digu. Talde nahasketak adinaren araberakoak izan dira, eta batzuen erritmoak ez du besteena baldintzatu", azaldu du Nerea Villak.

Aire zabaleko ekintzak

Ekainaren 27an zabaldu zituen ateak udaleku zerbitzuak, eta lau asteotan gehien-gehienetan eguraldiak aire zabaleko ekintzak egitea ahalbidetu du. Asteotan oso ohikoa izan da udalekuetako ume taldeak harako edo honako bidean ikustea. Sarri, gainera, eskolako elastiko laranjarekin soinean.

Amaierako festa

Barikuan egin zuten 2022ko udaleku irekietako amaiera festa. Ohikoa den moduan, agurreko jaialdia egin zuten neska-mutikoek eta bertaratzeko aukera zuten gurasoen eta herritarren aurrean egingo zuten saioa frontoian. Azken bi urteotako murrizketen ostean, familiek ere eskertu dute zerbitzua normaltasunera itzuli izana.

Erlazionatuak

Neska-mutikoak, gustura udaleku irekietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022 uzt 06 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak