Amaiera jaialdiarekin agurtu dituzte lau astez luzatu diren udaleku irekiak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uztailaren 22a

Elgetako neska-mutikoek gaur eguerdiko amaiera jaialdiarekin agurtu dituzte lau astez luzatu diren udaleku irekiak. Ekainaren 27an zabaldu zituen ateak zerbitzuak, ondotik etorri ziren herriko jaiak eta gerora ere beste hiru aste izan dituzte sormena, naturarekiko lotura, elkarlana eta lagunarteko harremanak lantzeko. Oihana izan da aurten gai nagusia. 2 eta 12 urte arteko 82 umek hartu dute parte udalekuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak