Bertako eta kanpoko zuhaitzak daude Elgeta inguruetan. Zeintzuk diren eta nola bereiztu daitezkeen azaldu du gaur basogintzako ingeniari teknikoa den Dani Gillegik. Haur zein heldu, pare bat ordu pasatxoko ibilbidea egin dute eta gidariak azaldu die hostoak direla zuhaitzak bereizteko modurik egokiena.
Askotariko zuhaitzak eta hostoak ikusi dituzte; bertako espezieak zein baso ustiaketara kanpotik ekarriak. Gauza asko azaldu ditu Gillegik, eta antzerako beste ibilbide asko egin daitezkeela azaldu du; izan ere, badago naturatik zer ikasia.

