Puntu horiei zein etxean egindako ariketetako bati argazkia atera eta euskaraldiaelgeta@gmail.com helbide elektronikora bidaltzeko eskatu dute. Apirilaren 30era bitartean jasotako argazkiekin bideo bat osatuko dute.
Zertan datza 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenak?
Itxialdian gaude, baina ez euskara eta hizkuntza ohitura aldaketak etxetik hasten direla sinistuta ariketa proposamen bat egiten ari dira egunero Etxealditik Euskaraldia ekimenetik.
Hasi aurretik egunotan hain erabiliak diren gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko proposamena egin zuten, eta lehenhitza.eus eskaini zuten baliabide moduan. Bertan aurkitzen dira gailuak euskaraz konfiguratzeko hainbat argibide.
Horrik aurrera, apirilaren 23an luzatu zuten #0 izeneko ariketa proposamena. Hausnarketarako proposamena izan zen, eta gaia honakoa: Ze hizkuntzatan hitz egiten dut etxean eta etxetik?
Ariketa proposamena, egunero
Ordutik eta egunero ariketa proposamen bat egin dute:
- #1 Jolastu etxean, jokatu Euskaraldia.
- #2 Pintxopotea, euskaraz!
- #3 Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira.
- #4 Bete ditzagun sareak esker on mezuekin!!!
- #5 erosketak egitean ere, lehen hitza euskaraz egingo dugu?
Etorriko dira gehiago ere. Nahikoa da sare sozialetara adi egotea. Gainera, maiatzaren 3rako ekimen bateratu bat iragarri dute.
Pelikulak euskaraz, apirilaren 29an
Proposamenetako bat etxean eta etxekoekin euskarazko zineaz gozatzea izango da. Bat egin dute ekimenarekin EiTBk eta TOKIKOMek eta bi film emitituko dituzte apirilaren 29an, aldi berean, 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren barruan: Gartxot: konkista aitzineko konkista eta Elkano: lehen mundu bira.
Goiena telebistak ere 16:00etan emango du Elkano: lehen mundu bira pelikula, eta 21:00etan Gartxot: konkista aitzineko konkista.