Boluntarioak behar dira 36ko gerrako neska-mutiko errefuxiatuak irudikatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 24a, 12:00

Apirilaren 26an egingo dute egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko ekitaldia, aurten, Elgetan. Gerraren eraginez neska-mutiko asko ebakuatu zituzten, eta asko atzerrira bidali zituzten errepresioaren beldurrez. Umek horiek ekarriko dituzte, urte honetan, gogora. Eta boluntarioak behar dira errekreazio bat egiteko.

Aurreko urteetan protagonista izan dira, esaterako, gudariak eta milizianoak, emakume erresistenteak, biktima zibila… eta aurten gerrako umeak edo errefuxiatu behar izan zuten umeak ekarriko dira lehen lerrora.

Hainbat ekitaldi egingo dituzte, baina nagusia apirilaren 26an izango da. Ume boluntarioak behar dira egitekoa den antzezlan edo errekreazio baterako. Errefuxiatutako eta ebakuatutako umeak irudikatzeko, hain zuzen ere.

Adin guztietako neska-mutikoak behar dira. Hori da lehentasuna. Haurdun dauden emakumeak ere bai, egon baitziren. Eta nola ez idazkari, komisario politiko, mediku edo erizain lanak egingo dituzten helduak ere behar dira. Beraz, inor animatzen bada ongi etorria izango da.

"Neska-mutikoetako batzuk antzerkia ere egin beharko dute. Hau da, berba egin beharko dute. Aurkezten direnen artean egingo dute aukeraketa", adierazi du Intxortako 1937 kultur elkarteko Nerea Villak.

Izen-ematea zabalik da Elgetako udaletxean (943 76 80 22).

Informazioa osatzen laguntzeko eskaera

Bilaketa lan bat dago honen guztiaren atzean, eta laguntza eskatu dute Elgetatik. Inork ezagutuko balu haur errefuxiatua izandako debagoiendarrik, mesedez, jakinarazteko eskatu dute. Debagoieneko herri ia guztietan lokalizatu dute kasu bat gutxienez. Leintz Gatzagan eta Aretxabaletan, oraingoz, ez. Historia ofizialak alboratu egin ditu biktima hauek guztiak. Lista batzuk badaude, baina ez da nahikoa. Nerea Villak ematen digu honen berri.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak