At! taldearen 'Eskutitza' kantua eskainiko du Kantari ikuskizunean Elgetako taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 19a, 16:14

Kantari karaoke ikuskizunean parte hartuko duten elgetarrak.

Asteburuan grabatuko dute Kantari karaoke ikuskizunerako saioa Bergarako Seminarixoa aretoan. Doakoa izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera.

Bergarako eta Antzuolako neska-mutikoekin batera asteburuan egin du Kantari karaoke ikuskizunerako azken entsegua Elgetako taldeak ere. Iristear den aste bukaeran egingo dute grabaketa. Hain zuzen ere, 58 taldetan banatuta 257 neska-mutikok hartuko dute parte Bergarako Seminarixoa aretoan egingo diren grabaketa saioetan. 

Dia Cot, Maia Erostarbe, Ehari Barquero, Uxue Martin eta Janire Lopez dira taldeko kideak. Prest dute zozketa bidez egokitu zaien kantua eta dantza. At! taldearen Eskutitza kantua, hain zuen ere.

Zuzenean ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da otsailaren 24an eta otsailaren 25ean. Edonor joan daiteke gaztetxoekin batera euskal kantuak abestera, dantzatzera eta hauekin gozatzera. Doakoa izango da sarrera.

Bestetik, apiriletik aurrera izango dira ikusgai Bergaran grabatutako saioak Goiena Telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak