Tailerra hasteko eta bertaratu diren gaztetxoen artean konfiantza giro bat sortzeko, aurkezpenekin hasi dira. Eta gero, hainbat dinamika erabili dituzte Kalexka ekimeneko hezitzaile Eneritz Errastik eta Mikel Zurutuzak horien bitartez berdinen arteko erlazioak nolakoak izaten diren aztertzeko.
Rol jokoak ere egin dituzte gaztetxoak beste egoera batzuetan jar daitezen, eta horiek modu asertibo batean nola gainditu daitezkeen landu dute, adibidez. Bideo batzuek ere erabili dituzte botere harremanen inguruan hausnartzeko.
Saioaren helburua izan da egunerokotasunean izan daitezkeen erlazio motak aztertzea eta Errastik azaldu du garrantzitsua dela horrelako gaiak gaztetxoekin lantzea: "Testuinguru informal baten horrelako gaiak lantzea garrantzitsua da. Izan ere, eurek sortutako jakintza izanik eta eurek eraikitako esparru bat izanik, azkarrago bereganatzen dituzte ikaskuntza horiek eta etorkizunerako ere baliagarriak izan daitezke, hori espero dugu behintzat".
Beste bi saio
Tailerrak hiru saio izango ditu guztira. Gaurkoaren ostean, hurrengo asteburuan egingo da hurrengoa, eta azkena otsailaren 12an izango da. Guztiak gaztelekuan egingo dituzte.