Beira ondo bereizten dute elgetarrek, baina badago zer hobetu edukiontzi arinekin eta paperarekin

Vermican enpresako langileak, atzo, karakterizazioa egiten.

Aste Berdeari amaiera emateko errefusaren edukiontzi baten karakterizazio egin zuten, atzo, plazan. Konposta ere banatu zuten gerturatu ziren herritarren artean.

"Bildutakoaren %36 besterik ez da errefusa, eta honen %90 baino gehiago pixoihalak dira. Bide onetik goaz, baina badugu zer hobetu!". Horiek udal arduradunek karakterizazioa egin ostean atzo ateratako lehen ondorioa.

Vermican enpresako langileek egin zuten karakterizazioa: errefusaren edukiontzi bat hustu zuten, eta aztertu zuten bertan zegoen hondakinaren artean zer zen beira, zer zen papera, zer zen edukiontzia eta zer zen benetan errefusa. Eta banan-banan pisatu zituzten atal ezberdinak.

Udal arduradunek astean zehar jasoko dute karakterizazioaren inguruko txosten zehatza baina Vermican enpresako langileek aurreratu zuten argi antzematen direla kontuan hartu beharreko zenbait ezaugarri: "Beira ondo bereizten dugu guztiok. Beirazko bi pote soilik aurkitu ditugu edukiontzian. Beste kontu bat da paperarekin eta batez ere edukiontzi arinekin gertatzen dena. Paper eta edukiontzi arin ugari aurkitu ditugu. Hor badago zer hobetu", esan dute. "Errefusari dagokionean asko fardelak dira. Pisu handia dute. Horiek kenduta errefusa kopurua oso txikia da, eta horrela beharko luke".

Karakterizazioarekin batera konposta banatu zuten, atzo, Elgetako plazan eta auzo- zein auto-konposta egitera animatu zituzten herritarrak. Konpostaren prozesuaren inguruko galderak ere erantzun zituzten bai Vermican enpresako arduradunek bai Elgeta Zero Zabor taldeko kideek.

Aste Berdea

Astean zehar Aste Berdearekin lotutako hainbat ekimen izan dituzte Elgetan. Konpostaren inguruko tailerrak Herri Eskolan, Hamaiketako jasangarria kanpainaren aurkezpena eta hamaiketarako poltsa berrerabilgarrien banaketa, nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa, sukaldaritza ikastaroa —bihar emango dute erreportajea Goiena Telebistan—, sortzaile handiei bisitak...

 

Erlazionatuak

Errefusaren edukiontzi baten karakterizazioa plazan

Elgeta

Mankomunitateak berrerabilpena sustatzeko ‘Hamaiketako jasangarria’ jarri du martxan

Elgeta

Elgetako eskolan egin dute aurkezpena eta bertako ikasleei berrerabilpenak eta birziklatzeak daukan garrantzia azaldu zaie. Ogitartekoa eramateko p...
Joseba Sanchez: "Ikasi behar dugu lurra ezagutzen eta errespetatzen"

Elgeta

Elgetako Udalak antolatuta Aste Berdea egiten ari dira herrian. Vermican enpresako Joseba Sanchezek konpostaren gaineko tailerrak egin zituen atzo ...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.