Nork bere onena erakusteko aukera emango du aste bukaerak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 18a, 15:00
Elgetako herri azoka, iaz.

Herri azoka, txorimalo lehiaketa, Intxortara igoera, patata tortilla lehiaketa, Vespa eta Lambretta motorrak... ekintzak beteta dator aste bukaera.

Zapatuan, hilak 19, bederatzi ortuzainek eta bi artisauk ipiniko dute postua herriko azokan. Sesto Gain, Olaegi, Zezeaga, Larrabiltxo, Altube, Zabaleta eta Jalotza baserriek postua ipiniko dute 10:30ean zabalduko den azokan. Baita ere Jose Antonio Ojangurenek eta Rachida Moutasabeh-k. Lorena Ibeas eta Igor Herce artisauak ere bertan izango dira.

Herriko ortuzainek ekoiztutako produktuak erosteko aukera emango du azokak. Baita ere txorimalo lehiaketan edo Intxortako igoeran parte hartzeko aukera ere. Txorimaloek 10:30erako egon behar dute plazan, eta lasterketak 11:00etatik aurrera jokatuko dira.  Hiru kategoria egongo dira: 12-16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak eta bikote mistoak. 12 urtera arteko umeek Salbador ermitara arteko joan-etorria jokatuko dute.

Zapatu arratsalderako, berriz, sagardo eguna eta patata tortilla lehiaketa antolatu ditu gaztetxeak. Sukaldariek 18:00etarako beharko dute herriko plazan.

Vespak eta Lambrettak

Domekarako Vespa eta Lambretta motorren X. topaketa dago iragarrita. 12:30ak bitartean egongo dira motorrak plazan ikusgai. Hamargarren urteurrena dela-eta ehun bat motor elkartzea da, aurten, erronka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak