Intxortako borrokaldien errekreazioak ikusmina piztu du beste behin

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 19a, 18:55

Memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin, hirugarrenez egin da 1936ko urrian eta 1937ko apirilean Intxortan gertatutako borrokaldien errekreazioa. Aurten inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dira: 150. Eta toki askotako ikus-entzuleen ikusmina piztu du beste behin. Errekreazioa eserita ikusteko aukera ere izan da aurten, eta bertaratutakoek orain dela 78 urte gertatutakoa gogora ekarri ahal izan dute.

Gudariak herriko plazatik irten dira Intxortako lubakietara, aurrean txistulariak zituztela, eta atzean, berriz, errekreazioa ikustera zihoazen hainbat herritar eta kanpotar. Gudariak Intxortara iritsi orduko, bertan zeuden errekreazioa ikusteko lekua hartuta zuten hainbat eta hainbat ikus-entzule.

Megafoniatik, borrokaldietan gertatutako laburpen txiki bat entzun ahal izan da, eta gudariak lubakietan jarri dira. Bonba hotsak eta piroteknia efektu ugari entzun ahal izan dira jarraian. Gero, faxistak, erreketeak eta soldaduak sartu dira Intxortako Atearen aurreko zelaira. Ikus-entzuleen txistuak entzun ahal izan dira horiek zelaian sartu direnean. 

Une horretatik aurrera, tiro hotsak entzun dira 30 minutuz eta gudarien garaipenarekin eman zaio amaiera errekreazioari. Ikus-entzuleek txalo artean zoriondu dituzte gudariak eta parte-hartzaileak.

Asentziotik, manifestazioan joan dira gero Elgetara eta lore eskaintza egin dute Salbador ermitako oroitarrian.

Parte-hartzaileak gustura

Errekreazioan urtero parte hartu izan dutenak, zein berriagoak direnak, oso gustura ibili direla adierazi dute errekreazioaren ostean. Atzo, zapatua, egindako entseguaren ostean, guztia prest zuten gaurko errekreaziorako eta beharrezkoa ikusten dute Elgetan egiten den bezalako errekreazioa egitea, memoria historikoa berreskuratu eta belaunaldi berriek jakin dezaten zer gertatu zen iraganean gurean.

Balorazio positiboa

Ekitaldiaren antolatzaileak izan dira Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma osatzen duten elkarte memorialistak, fundazioak, erakunde sindikalak eta bestelako erakundeak. Eta bultzatzaile horien artean daude Debagoieneko Intxorta 1937 Kultura Taldea, Elgetako Udala, Goldatu Elkartea eta Sare Antifaxista.

Debagoieneko udalek diruz lagundu dute ekimena eta antolatzaileak pozik zeuden Erresisteen Egunak eman duenarekin: "Uste dut dena ondo irten dela", azaldu du Intxorta 1937 Kultura Taldeko Julia Mongek. Elgetako alkate Oxel Erostarbek ere balorazio positiboa egin du.

Erlazionatuak

Erresistenteen eguna: giroa

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

Erresistenteen eguna: errekreazioa

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

Erresistenteen eguna: errekreazioa (2)

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak