aza 22, 13:00 Debagoiena
Lourdes Oncalak antolatuta, play-back gaua egin dute bart gauean Al-andalus elkartean, eta oso harrera ona izan zuela adierazi du Salva Delgadok, elkarteko presidenteak. "Afaltzen zeudenekin eta ikuskizunaz gozatzera joan zirenekin, bete egin zen elkartea", adierazi du.
aza 20 Oñati
Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, hamar kide berri gehitu ditu: bost urgazle eta bost urgazle gazte. Akademiko osoek bozketa bidez hautatu dituzte gaurko saioan, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean.