Iñaki Gabilondo Mugarza Legazpin jaio zen 1964an, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Enpresa Zientzietan lizentziaduna zen EHUn eta MBA Enpresa Zuzendaritzan Deustuko Unibertsitatean.
Ulma Forged Solutions-eko gerente izan ostean, Txomin Garciaren lekukoa hartu zuen Zuzendari Nagusi karguan. Taldearen historia hurbileko laugarren zuzendari nagusia izan zen, Iñigo Agirreren (1986-1998), Julian Arrillagaren (1999-2001) eta Txomin Garciaren (2002-2009) ondoren.
2026ko apirilean Aitor Ayastuy arrasatearrak hartu zuen Gabilondoren kargua.