Txomin Gartzia ordezkatuko du Gabilondok; hura, zazpi urtean kargu horretan izan ondoren, Euskadiko Kutxako lehendakari izatera pasa da.
Iñaki Gabilondo Legazpin jaio zen 1964an, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Enpresa Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Enpresa Zuzendaritza masterra dauka Deustuko Unibertsitatean.
Ulma Taldeak 4.300 langile eta 725 milioi euro baino gehiagoko bolumena ditu. Gaur egun Mondragon Korporazioaren zati da, bere Industria Taldeko dibisioetako bat osatuz.