Ulma Taldeak zuzendaritzan aldaketa iragarri du; Aitor Ayastuik hartu du kargua, Iñaki Gabilondo ordezkatuz, azken honek 17 urte eman ondoren talde industrial kooperatiboaren gidaritzan. Enpresak jakinarazi duenez, kargu aldaketa Taldeak "sendotasun handia, hazkunde jarraitua, jarduera dibertsifikatua eta nazioarteko presentzia sendotua" dituen unean gauzatu da. Gabilondo buru izan den artean, Ulmak bere egitura kooperatiboa indartu eta oinarri estrategiko nagusiak finaktu dituela azpimarratu du zuzendaritzak.
Ulma Taldeko presidenteak, Ibon Calvok, eskerrak eman dizkio Iñaki Gabilondori “bere dedikazioagatik, lidergoagatik eta Ulmaren balioak ordezkatzeko izan duen moduagatik”. Era berean, etapa berri honetan, Aitor Ayastuyri bere "konfiantza eskaini" eta "onena opa" diola adierazi du.
Zuzendaritzara trantsizioa modu mailakatuan egingo da. Datozen hilabeteetan, Gabilondoren laguntza izaten jarraituko duela jakinarazi dute; "trantsizio ordenatua, eraginkorra eta Ulma Taldearen proiektuarekin lerrokatua" egiteko.