Trantsizio Ekologikorako Ministerioak proiektuari buruzko kontrako ingurumen-txostena plazaratu zuen urte hasieran, eta horren ondotik etorri da, orain, Espainiako Gobernuaren erabakia.
Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraiki asmo zuen parke eolikoen proiektua baztertzeko behin betiko erabakia hartu du Espainiako Gobernuak, eta erabakia "bat dator" Eusko Jaurlaritzaren irizpidearekin, Jose Ignacio Asensioren esanetan. Gipuzkoako lehen diputatu nagusi orde eta Jasangarritasun diputatuak goizean egin ditu adierazpenak, Donostian, kazetarien galderei erantzunez.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak proiektuari buruzko kontrako ingurumen-txostena plazaratu zuen urte hasieran, eta horren ondotik etorri da, orain, Espainiako Gobernuaren erabakia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.