Aramaio eta Eskoriatza artean zentral eoliko bat egiteko eskaera egin du Alerion Spain enpresak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 25a, 11:19

Arabako Aldizkari Ofizialak hala jaso du eta eskaera hori deitoratu du Aramaixo Bizirik taldeak. Proiektuak bi aerosorgailu izango lituzke, 9,9 megawatteko potentziarekin, eta Durakogain, Ganborralde eta Asensiomendiko mendikatean egingo lukete.  

Aramaio eta Eskoriatza artean zentral eoliko bat egiteko eskaera egin du Alerion Spain SL enpresak eta berehala iritsi da Aramaixo Bizirik taldearen erantzuna. "Urtarrilean, Espainiako Gobernuak atzera bota zuen Statkraft enpresak aurkeztutako Itsaraz proiektua, ingurumenean eduki zitzakeen ondorioak oinarri hartuta. Orain, aldiz, beste proiektu bat eraiki nahi dute, toki berean. Honek agerian uzten du 'trantsizio energetiko' honen zentzugabekeria eta fartsa", salatu dute.

Horrekin batera, adierazi dute borrokan jarraituko dutela. "Lanean jarraituko dugu gure lurrak eta mendiak ez daitezen gutxi batzuen irabaziak handitzeko merkantzia huts bihurtu, eta aramaioar oro animatzen dugu ekarpena egitera aurretik daukagun bide honetan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak