Arrasaten, esaterako, udarako turismo eskaintzaren berri eman dute; bisita birtual historiko-kultural gidatuak hiribilduan, eta, mendi ibilaldi gidatuak daude aukeran. "Ibilbide gidatuak egiteko gida bat dugu. Uztailean hasten gara irteera batekin, irailera arte, eta gero, hiribilduan bisita egin nahi ezkero, aukerak norberak jarritako baliabideekin egin daitezke".
Arrasate 360º
Hain zuzen ere, Arrasate 360º gida birtuala erabiltzeko aukera dago, batetik. Honen bitartez, hiribilduan edo industria ondarean mugikorrarekin, ibilaldi gidatu jakin bat egin daiteke, eta aukera dago eraikin batzuetara sartu eta barrutik ikusteko –Hamabi eraikin inguruk dute Qr-a–. Horrekin batera, beste aukera bat da mapa turistikoaren bitartez bi ibilaldi egin daitezke; hiribildukoa edo ondare industrialarena.
Mendi irteerak irailera arte
Hiribilduko proposamenaz gain, Arrasaten, Sigi-sagan enpresako Eñaut Ramilak gidatuta, mendi irteerak egingo dira, asteburu honetan hasita. Hain zuzen ere hilaren 13an, Anporretako bira egingo da. Irailera arte proposamen asko ere egingo direla ere adierazi du Lazpiurrek.
Mendi martxak:
Uztailak 13: Anporretako bira
Uztailak 20: Udalatxeko bira
Uztailak 27: Arrasate-Urkiola
Abuztuak 10: Bedoña-Larriño
Abuztuak 24: Udala auzoa-Gongetako meatzea
Irailak 14: Arrasate-Bergara
Irailak 21: Arrasate-Arantzazu
Arrasateko eskaintzaz gain, bailaran aukera ugari daudela azpimarratu du Lazpiurrek, eta Oñatiko Debagoieneko Turismo Bulegoak proposamenak egiten dituela ere azpimarratu du.
Oñatiko aukerak
Oñatin, bisita gidatuak izango dira herrigunean; uztaileko asteburuetan Oñatiko altxorrak bisita, 13:00etan, eta abuztuan egunero –Erreserbak oñatiturismo.eus helbidean egin daitezke–. Txokolateixan, txokolatearen interpretazio zentroa bisitatu daiteke –Erreserbak: 605 76 35 95 edo txokolateixia@hotmail.com–, baita, Arantzazuko Aizkorri-Aratz interpretazio zentroa; Arrikrutzen, Oñatiko kobak –Uztailean eta abuztuan egunero irekita, 09:30-19:00–, eta, klasiko bat, Arantzazu Santutegian egiten dituzten bisitak.
Ekintza Bereziak
Orientzazio jolasa: Uztailak 6, 19, 20 eta 26 / Abuztuak 2, 3, 10, 17 eta 31
Pottokalekura bisita: Uztailak 13 eta 27 / Abuztuak 9, 16, eta 30.
Jolas inklusiboa familian: Abuztuak 15 eta 24.
Espeleotxiki:Uztailak 19; 15:00etan, euskaraz. Uztailak 20; 15:00etan, gazteleraz. Abuztuak 15; 15:00etan, gazteleraz.
Espeleoarrikrutz: Abuztuak 16; 09:30ean
Bergara: Monumentu historikoa
Bergaran ere bada zer ikusi, eta, turismo bulegoa ere irekita dago irailaren 15era bitartea. Eraikin garrantzitsuenen bisita gidatu monumentala egin daiteke, lorategi historikoak ezagutzeko ere badira bisitak, eta zein Laboratorium museoan dauden erakusketak bisitatzeko ere tartea har dezakete Bergara doazenek.
Uztailaren 11n, egubakoitzean, esaterako, udako ekintza berezi moduan, Astronomia: eguzki sisteman bidaiatzen bisita gidatua egingo da Laboratoriumen.
UDAKO ORDUTEGIA |
Uztailaren 1etik irailaren 15era arte Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 Igande eta jai egunetan: 10:00-13:00 |
BISITA GIDATUAK (Monumentala, Museoa, Lorategi historikoak) |
Larunbatero: 11:00 eta 12:30 // erreserbatzen duen lehengo pertsonak hizkuntza eta bisita mota aukeratuko ditu |
ORDUTEGI BEREZIA |
UZTAILAK 25 10:00 – 14:00 + 16:00 – 19:00 UZTAILAK 31 10:00 – 14:00 + 16:00 – 19:00 ABUZTUAK 15 10:00 – 14:00 + 16:00 – 19:00 |
BISITA GIDATU Estrak (Erreserbatzen duen lehengo pertsonak hizkuntza eta mota aukeratzen ditu) Erreserbatzea gomendatzen da. |
UZTAILAK 25 10:30 UZTAILAK 27 10:30 UZTAILAK 31 10:30 ABUZTUAN LARUNBATAK beti bezala, gainontzeko egunetan 10:30etan. |
JARDUERAK |
|
UZTAILAK 3 // 21:00 |
Gure bizilagunik onenak |
UZTAILAK 5 // 10:15 (Euskaraz) eta 12:15 (gazteleraz) |
Olaso dorreko bisita gidatua |
UZTAILAK 11 // 19:00 |
Eguzki sisteman bidaiatzen |
UZTAILAK 19 // 11:00 |
Doako museo bisita gidatua euskaraz |
UZTAILAK 19 // 12:00 |
Olaso dorreko bisita gidatua |
UZTAILAK 26 // 11:00 |
San Pedro elizaren bisita gidatua |
ABUZTUAK 9 // 10:15 (Euskaraz) eta 12:15 (Gazteleraz) |
Olaso dorreko bisita gidatua |
ABUZTUAK 23 // 12:00 |
Olaso dorreko bisita gidatua (euskaraz) |
ABUZTUAK 30 // 11:00 |
San Pedro elizaren bisita gidatua |
ABUZTUAK 30 // 12:30 |
Doako museo bisita gidatua (gazteleraz) |
ERAKUSKETAK |
|
Erakusketa iraunkorra |
Ilusioa eta berrikuntza |
Aldi baterako erakusketa |
Hitzik gabe dibulgatze |
Elgetan, memoria oroituz
Elgetan, memoria historikoaren ibilbide autogidatua egiteko aukera dago. horretarako, erreserba egin beharko da 943 79 64 63 telefono zenbakira deituz edo infoturismo@debagoiena.eus helbidera idatzita.
Gatzagan 'urre zuria' hizpide
Leintz Gatzagan, berriz, Gatz Museoan bisita gidatuak egin daitezke uztaila eta abuztuan, eguaztenetik domekara bitartean. Erreserbak egin beharko dira, eta, horretarako 943 71 47 92 telefono zenbakira deitu daiteke edo reservas@gatzmuseoa.com helbidera idatzi.
Gainera Debagoieneko ibilbide sare zabala izanda. PR, GR, SL eta beste ibilbide gehiago egiteko aukera dago; Vaco-Navarro bide berdea edo GR-289 Hartzaren Urratsa.