Odol-emateak

Odol-emateek urteekin izan duten bilakaera aztergai 'Datuetatik Tiraka' saioan

Txomin Madina Milikua 2025ko ots. 7a, 08:00

2020tik 2024ra bitartean, %3 egin dute behera odol-emateek Euskal Autonomia Erkidegoan; Debagoienean, ia lau aldiz gehiago, %11,9. Odol-emateen bilakaera, egungo egoera, behin odola ateratakoan hartzailearengana heldu bitartean izaten duen bidea... aztergai Datuetatik Tiraka saioaren atal berrienean.

Azken bost urteetan, Debagoieneko odol-emateek %11,9ko jaitsiera izan dute. Arrasaten izan da jaitsiera handiena, ia %50ekoa. 2020tik 2024ra bitartean, eskualdeko herri guztietan behera egin dute emateek, salbuespen bakarrekin: Bergaran %13,5 eta Antzuolan %5,8 igo dira.

Odol-emaile berrien kopuruak nahiko egonkor mantendu dira Debagoienean azken urteetan, %6,7ko jaitsiera izan arren. 2021ean EAE mailan gehiengoa izan bazen ere, ondorengo ureetan beherakada izan du.

EAEn, egunero 200 pertsona inguruk behar dute odola, eta azken bi urteetan odola jaso duten pertsonen kopurua %16,6 igo da. Iaz, 2024an, 30.000 gaixo baino gehiagok jaso zuten odola. Duela bi urte baino 5.000 gehiagok. Gainera, odol mota guztien bateragarritasuna ez da berdina.

Odol emateen beherakadak osasun sisteman ondorio larriak izan ditzakeen faktorea izanik, Transfusio eta Giza Ehunen Zentrotik adierazi dute garrantzitsua dela  herritarrak kontzientziatzea eta, bereziki, gazteen artean odol-ematea sustatzea. Odolak bizitzak salbatzen ditu, eta premiazkoa da ekimenak indartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak