3,5 milioi bisita baino gehiago izan ditu 'Goienak.eus'-ek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 8a, 11:09

'Goiena.eus' ataria.

Goiena.eus atariak jasotako bisitek gora egin dute 2023arekin alderatuta, eta baita bistaratutako orrialdeenak ere. Beherakada izan da, ordea, sare sozialetatik eratorritako trafikoan.

3.631.026 milioi bisita izan ditu Goiena.eus atariak iragan berri den urtean, eta, 2023arekin alderatuz gero, %3ko gorakada izan du; horrenbestez, ia 10.000 –zehazki, 9.948– izan dira eguneroko bataz besteko sesioak.

Horrez gain, sare sozialetatik Goiena.eus atarira eratorritako trafikoa ere garrantzitsua izaten da, baina, Behategiak emandako datuen arabera, bi puntuko jaitsiera izan du: 2024an 267.293 sesio izan ziren sare sozialetatik eratorriak –trafiko guztiaren %7,5–, eta 339.915 –zehazki, %9,7– izan ziren 2023an. Kontuan hartu behar da, hala ere, X sare sozialetik irteteko hautua egin zuela Goiena Komunikazio Taldeak azaroaren 15ean, eta, horrenbestez, behera egin duela hortik datorren trafikoak: 94.549 klik egin ziren X-etik Goiena.eus-era 2024an, eta 137.219 izan ziren 2023an.

Bestalde, ikusitako orrialdeei dagokienez, 8.335.342 milioi izan dira 2024an, %0,2ko igoera erregistratuta. Eta hauek izan dira albiste ikusienak.

Bisita gehien dituzten atalak

Bisita gehien izan dituzten ataletan, ohi den eran, Eskelak dago nabarmenduen artean; %22,84ko igoerarekin, gainera, 2023arekin konparatuta. Ondoren, hurrenez hurren, Oñati, Bergara, Arrasate eta Aretxabaleta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak