Korrika ate joka dabil dagoeneko, eta bailarako herrietan hasiak dira egunaren bueltako ekintzak antolatzen. Debagoieneko bederatzi herrietakoek izango dute zer egin gaurtik hasi eta Korrika herri bakoitzetik igaro arte; izan ere, kalejirak, bazkari eta afari girotuak, kontzertuak, pelikulen emanaldiak eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte herririk herri. Ikus daiteke, beraz, Korrikak baduela eraginik bailaran eta debagoiendarrek gogotsu hartzen dutela egunaren bueltan antolatutako guztia. Debagoieneko Korrika dinamizatzaile Ainhoa Arregik dio bailaran "orokorrean oso erantzun ona" egoten dela eta aurtengoa ere "oso berezia" izatea eta "jendeak hutsik ez egitea" espero duela.
Kilometro guztiak salduta
Hiru aste besterik ez da falta Korrika bailaratik igarotzeko, eta dagoeneko kilometro guztiak salduta daudela dio Arregik: "Guztiak saldu dira, baina, gure bailaran eskaria oso handia izaten denez, kilometro bakoitza ondo banatzen saiatzen gara". Herri gehienetan goizeko ordu txikitan igaroko da korrikalarien tropela; edozelan ere, Korrika gauez igarotzea "polita eta hunkigarria" izaten dela dio Arregik, eta aurtengoa ere "jai giroan ospatutakoa" izatea espero du.
Korrika Kulturaleko egitaraua Debagoienean
ANTZUOLA
Martxoak 20
• 07:00 Korrika Antzuolatik igaroko da.
Martxoak 23
• 19:00 Torresoroan, Bizkarsoro.
ARAMAIO
Martxoak 10
• 10:30 Pilota eta bertso saioa.
Martxoak 17
• Murura mendi irteera, Arrasate eta Aretxabaletakoekin batera.
• 18:30 Bizkarsoro pelikula, kultur etxean.
Martxoak 22
• 11:00 Herria kantuz, Alaiak taldea eta eskolako umeak bilduta.
• 14:30 Korrika Txikia.
• 19:00 Poteo-kalejira, herriko txistulari, trikitilari eta dantzariekin.
• 21:30 Zuk egin zuk jan afaria.
• 22:30 Bertso saioa.
• 23:00 Karaokea eta disko-festa.
Martxoak 23
• 02:24 Leintz Gatzagan izango du kilometroa Aramaiok.
ARETXABALETA
Martxoak 1
• 21:00 Bertso afaria, Uratz-alden.
Martxoak 7
• 19:00 Ni eta nitarrak bakarrizketa, Zaraia aretoan.
Martxoak 9
• 17:00 Azken festa haurrentzako antzerkia, Zaraia aretoan.
Martxoak 17
• Murura mendi irteera, Arrasate eta Aretxabaletakoekin batera.
Martxoak 10
• 19:00 Antton Telleriaren eta Iker Plazaolaren bakarrizketak.
Martxoak 23
• 03:16. Korrika Aretxabaletatik igaroko da.
ARRASATE
Martxoak 3
• 19:30. Badon opera postdramatikoa, Amaia antzokian.
Martxoak 17
• Murura mendi irteera. Arrasate eta Aretxabaletakoekin batera.
Martxoak 19
• 19:30. Bizkarsoro film luzea, Amaia antzokian.
Martxoak 20
• 18:00. Juan Kruz Igerabide eta Berceurs du temps taldea elkartuko dituzte Ahozkotasunaren Egunaren baitan.
Martxoak 22
• 10:30. Korrika Txikia.
• 18:00. Konpartsen kalejira.
• 19:00. Dantza taldeen eta txistularien kalejira.
• 19:00. Txalaparta, trikitilari eta albokarien kalejira.
• 21:00. Uarkapen Zeuk ekarri, zeuk jan kantu-afaria, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin.
Martxoak 23
• 03:29. Korrika Arrasatetik igaroko da.
Martxoak 24
• 08:20. Baionara autobusa.
BERGARA
Martxoak 6
• 18:00. Soilik bai da bai hitzaldia, Irizar jauregian.
Martxoak 14
• 19:00. Bergarako erraldoien eta musika eskolako trikiti taldearen kalejira, San Martin plazatik abiatuta.
Martxoak 16
• 12:00. Euskal dantzen ikuskizuna Munibe plazan.
Martxoak 17
• 17:00. Umeentzako zinema: Museoaren zaindariak. Seminarixoan.
Martxoak 20
• 06:37. Korrika Bergaratik igaroko da.
• 10:00. Korrika Txikia.
• 17:30. Umeentzako jolasak Oxirondon.
Martxoak 21
• 19:00. 150 Kokoxa taldearen antzezlana, Seminarixoan.
Martxoak 22
• 22:00. Bertso jaialdia, Seminarixoan.
Martxoak 23
• 11:30. Kalejira Musika Eskolako trikitilariekin.
• 13:00. Euskal dantzen emanaldia, Munibe plazan.
Martxoak 26
• 19:00. Oihaletxea dokumentala eta solasaldia, Seminarixoan.
ELGETA
Martxoak 15
• 15:00. Korrika Txikia.
• 16:00. Peto eta bandatxo salmenta.
• 17:30 eta 18:30. Ipuinen ordu berezia liburutegian.
• 18:00. Txistor-jana Ozkarbin Xalbadorperen eskutik jubilatu elkartekoentzako.
• 19:15. Argazki erraldoia plazan.
• Ondoren, Ad Libitum txaranga.
Martxoak 20
• 08:34. Korrika Elgetatik igaroko da.
ESKORIATZA
Martxoak 7
• 10:00. Huheziko ikasleen jolasak, plazan.
• 18:00. Kontzertuak, plazan.
• 18:00. Kultur etxeko jubilatuen sukaldea.
Martxoak 21
• 19:00. Aire dokumentala, Zaldibar antzokian.
Martxoak 22
• 10:30. Korrika Txikia, herrian zehar.
• 17:00. Eskulanak, plazan.
• 17:00. Gaztelekuan Korrika arratsaldea: kartela, musika eta afari-merienda.
• 18:30. Buruhandiak.
• 19:30. Triki-kalejira, Eskoriatzako trikitilariekin.
• 21:30. Afaria: Zuk ekarri, zuk jan.
• 23:00. Elektrotxufa, plazan.
Martxoak 23
• 02:37. Korrika Eskoriatzatik igaroko da.
LEINTZ GATZAGA
Martxoak 10
• 17:00. Korrika apaingarrien prestaketa.
martxoak 17
• 16:00. Euskara Gatzan ekimena, Gatza museoan hasita.
Martxoak 23
• 02:04. Korrika Leintz Gatzagatik igaroko da.
OÑATI
Martxoak 10
• 19:00. Ibil bedi taldearen kontzertua, gaztetxean, Burrunda Faktoriak antolatuta.
Martxoak 16
• Irteera gaztetxetik Iruñera.
Martxoak19
• 18:00. Euskararen egoera gaur hitzaldia, kultur etxean.
Martxoak 20
• 19:00. Entzuteko lan isila (2017), kultur etxean.
Martxoak 22
• Korrika Eguna. Korrika Txikia, Gauargi taldea, Oñatzen sorgin dantza plazan, elektrotxaranga Arranotik hasita, kantu-afaria gaztelekuan eta DJak gaztetxean.
Martxoak 23
• 04:21. Korrika Oñatitik igaroko da.
• 22:00. Malko taldearen kontzertua, gaztelekuan.
Martxoak 24
• 08:00. Baionara autobusa, Enpresagintzan.