'20.000 especies de abejas' filmak hiru sari jaso ditu Goya sarietan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko otsailaren 12a

Lana estreinatu eta aste gutxitara izan zuen GOIENAk Estibaliz Urresola zuzendariarekin hitz egiteko aukera.

Goya Sariak banatu zituzten pasa den zapatuan, hilaren 10ean, Valladoliden (Espainia), eta Estibaliz Urresola zuzendari laudioarraren 20.000 especies de abejas pelikulak hiru Goya sari eskuratu ditu. Hain justu, jatorrizko gidoi onenaren eta zuzendari berri onenaren sariak eskuratu ditu Urresolak, eta Ane Gabarainek, berriz, taldeko emakumezko onenaren saria.

Iazko apirilaren amaieran estreinatu zuten pelikula, eta aste gutxira izan zen Hemen Debagoiena saioan Urresola. Areago, Txomin Madina Milikua kazetariak elkarrizketa egin zion Puntua aldizkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak