Azken agurra Jon Sagastari eta Tomas Alzolari

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 22a, 20:00

Batera agurtu dituzte bi futbolari ohiak Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian 19:00etan ospatu duten hileta elizkizunean. Bete egin da parrokia.

100 urte zituela hil da Tomas Alzola Murua. Jaiotzez aretxabaletarra Juventud Deportiva Aretxabaleta izenarekin eratu zen UDAko lehen futbol taldeko jokalaria izan zen, 1946-1947 denboraldian. Aitortza egin zion kirol taldeak 2022an, UDAren 75. urteurreneko ospakizunen bueltan. Arrasateko AGA enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen, 1963an hain zuzen ere.

Jon Sagasta Eguidazu (Arrasate, 1947) UCEAn, Juventud Deportiva Mondragon taldean, Sansen eta Realean jokatu zuen, besteak beste. 1966ko udan fitxatu zuen Sansek eta 1967ko abuztuan txuri-urdinen lehen taldera egin zuen salto. Eskuin hegaleko jokalaria zen.

Gaur jaso dute biek senitartekoen eta lagunen azken agurra, batera, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak