Korrika batzordeak sortzeko lehen batzarrak egingo dira egunotan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 10a, 09:13
22.Korrika, Arrasatetik igarotako une batean, artxiboko irudi batean.

Martxoaren 14tik 24ra egingo da 23.Korrika, Irundik (Gipuzkoa) Baionara, Harro herri lelopean, eta buru-belarri dabiltza antolaketa lanetan.

Debagoienean ere lehen urratsak egiten dabiltza, Korrika batzordeak sortzeko lehen batzarrak egingo baitituzte egunotan. Antzuolan eta Bergaran, esaterako, atzo elkartu ziren lehen aldiz, eta gaurtik aurrera batzartuko dira gainontzeko herrietan. Bada, hemen dituzue deialdiak:

  • Arrasate: urtarrilak 10, eguaztena, Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etan.
  • Elgeta: urtarrilak 10, eguaztena, udaletxeko bilera gelan, 18:30ean.
  • Leintz Gatzaga: urtarrilak 12, egubakoitza, eskolan, 19:00etan.
  • Eskoriatza: urtarrilak 15, astelehena, Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Oñati: urtarrilak 15, astelehena, Euskaldun berria gelan, 18:00etan.

Horrez gain, Aretxabaletako eta Aramaioko batzordeen batzarrak zehaztu gabe daude oraindik, baina egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak