Denen bizitzak erdigunean jarri, eta guztien ardura den zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko greba feminista orokorra da gaurkoa, zaintzaren auzia erdigunean jarri nahi duena, Herri Akordioarekin batera, aurrerantzean ere landua izan dadin. Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du deialdia, "pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan" bizi diren emakumeen eskubideen alde, eta, aldi berean, "egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna" exijitzeko.
Bada, Debagoienean eragina izango du grebak. Bailarako udalek, esate baterako, bat egingo dute greba deialdiarekin, eta ez da ia zerbitzurik izango. Hezkuntzan ere greba egingo dute ia ikastetxe guztiek, baina zerbitzu minimoak izango dituzte. Merkataritza zerbitzuei dagokienez, berriz, askotarikoak izango dira egoerak; batzuek, egun osoz izango dituzte itxita komertzioak; beste batzuek, aldiz, ordu batzuetan; hala ere, badira dendak ez ixteko hautua egin dutenak ere. Aldiz, merkataritza gune handiagoei dagokienez, Arrasateko Musakolako Eroski, adibidez, itxi egingo dute.
Industrian, ordea, bestelakoa da egoera, sektore honetan aritzen diren enpresa askok ez baitute bat egin grebarekin. Fagor Taldean, adibidez, Ederlan eta Galbain kooperatibek ez dute prozesua irekitzea erabaki; Assemblyk, aldiz, greba egitea erabaki du boto batengatik; gainontzeko guztiei dagokienez, ezezkoa atera da. Eta nabarmena da Ulmako egoera era; Architectural Solutions, Packaging, Construction eta Handling Systems-ek ezezkoa erabaki dute. Bergaran, besteak beste, Arcelor Mittal-ek greba egin du eta Lazpiur eta Lacor-Ibili enpresetan greba ez egitea erabaki dute.
Garraio zerbitzuari dagokionez, zerbitzu minimoak eskainiko ditu Lurraldebus-ek.
Mobilizazioak
Debagoieneko talde feministak herriz herri antolatu dituzte mobilizazioak, hemen jasotakoak:
Arrasate
Azaroak 30
- 05:15: Piketeak Seber Altube plazatik.
- 07:00: Elkartasun piketeak zaintza gunetan Seber Altube plazatik.
- 09:00: Kale-bira herrian zehar Seber Altube plazatik.
- 12:30: Kontzentrazioa herriko plazan.
- 14:00: Zeuk ekarri, zeuk jan herriko plazan.
- 16:00: Solasaldia Greba egunaz haratago Azoka plazan.
- 18:00: Manifestazioa (Bi hasiera puntu: ospitalea eta Maiatzaren 1a plaza. 18:15tan Biterin elkartuko dira bi zutabeak, bakarra osatzeko).
- 20:00: Atsedena.
Era berean, gune iraunkorrak egongo dira:
- 08:00-20:30: Iratin koordinazio gunea.
- 09:00-14:00/16:00-20:00 Txikitxokon zaintza gunea (zaintza beharra duen norbaiten ardura duenak, zaindua bertan utzi eta greban parte hartu ahal izateko, zaintzarako espazioa).
- 09:00-20:00: Seber Altuben informazio gunea.
Bergara
Azaroak 30
- Goiena goiz: Industriak, piketeak.
- 09:00: Kalejira eta zaintza lanetan daudenei elkartasun piketeak, Espoloitik hasita.
- 12:00: Manifestazioa San Martin plazatik abiatuta.
- 14:00: Bazkari herrikoia.
- 16:00: Mahai-inguruak: Zaintza komunitarioa eztabaida eta Zaintzako langileen lan baldintzak.
- 19:00: Manifestazioa San Martin plazatik abiatuta.
Oñati
Azaroak 30
- 05:00: Piketeak lantokietan
- 10:00: Plaza eta gazteleku inguruan gosaria eta inguruen apainketa
- 11:00: Kalejira-manifestazioa: plazatik hasi eta Olakua auzoraino. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte zaintza guneetan eta ekintzat egingo dituzte.
- 14:00: Bazkaria, plazan; euria bada, gaztelekuan.
- 18:30: Manifestazioa (ohiko ibilbidea izango du).
Oharra: Gaztelekuan zaintza zerbitzua egongo da ekitaldietan parte hartu gura, baina zaintzagatik ezin duen pertsonendako.Bestalde, kontsumo greba egitera animatu dituzte herritarrak, dendariek ere grebara parte hartzeko aukera izan dezaten.
Aretxabaleta
Azaroak 30
- 09:00: Greba feministara batzeko deia.
- 12:00: Elkarretaratzea, zaintza kolektiboaren alde.
- 14:00: Bazkaria: denon bizitzak erdigunera (zuk egin, zuk jan).
- 15:30: Bazterretik dokumentalaren emanaldia.
- 16:30: Arrasatera, hango mobilizazioarekin bat egiteko.
- 09:00-18:00: Gune iraunkorrak; zaintza gunea udaletxe zaharrean eta informazio gunea, Herriko Plazan.
Eskoriatza
Azaroak 30
- 09:30: Burrundara geltoki zaharrean hasita.
- 10:30: Gosari kolektiboa plazan.
- 11:00: Egoitzakoekin topaketa: aurreskua eta besarkada kolektiboa.
- 12:30: Pintada kolektiboa.
- 14:00: Bazkari kolektiboa.
- 16:00: Tea emakume migratzaileekin.
- 18:00: Manifestazioa.
Antzuola
Azaroak 3o
- 10:30: Gosaria herriko plazan eta Antzuolan zer egin daitekeen izango da jorratuko duten gaietako bat. Kartelak ere egingo dira herrian jartzeko.
- 12:00: Mobilizazioa.
- Arratsaldean: Arrasateko manifestazioarekin bat.
Aramaio
Azaroak 30
- 09:00: Kotxe karabana frontoitik hasita.
- 10:30: Hamaiketakoa.
- 12:00: Manifestazioa.
- 13:00: Zuk in, zuk jan bazkaria.
- 17:15: Frontoian elkartuko dira Arrasateko manifestaziora joateko.
Elgeta
Azaroak 30
- 12:3o: Manifestazio zaratatsua Mendizaleen Plazatik abiatuta.
- 19:00: Manifestazio zaratatsua Mendizaleen Plazatik abiatuta.