Urtegiko uda edangarri bihurtzeko araztegia dute Urkulun, eta hortik kontrolatzen dira hainbat parametro; esaterako, betetze maila. "Sareko egoera ere hemendik behatzen da. Urtegitik plantara joaten da ura, eta bi dira irteerak: bata, Oñati aldera; bestea, Eskoriatza eta Aretxabaletara. Hemendik kontrolatzen dira udaletako biltegietako ur sarrerak, mailak eta alarmak ere", azaldu du Aitor Irizar Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Debagoieneko antolaketa buruak.
Presa barnea
Irizarren arabera, uraren azpian daude urtegiko balbula nagusiak, giltzen gelan. "Urtegiaren bihotza da. Hor hartzen da ura eta baita hustu ere". Hain justu, lau hoditatik bideratzen dute ura kanpora: bi hornikuntzakoak direla adierazi du, eta etengabe dabiltzala lanean, ura araztegira eramateko eta herritarren beharrak asetzeko; beste biak, aldiz, urtegia betetzean erabiltzen dira, uholdeak saihesteko.