Bada, honakoak dira bildutako espezien:
Izena: Boletus aereus.
Jangarria: Oso kalitate oneko jangarria.
Nola Bereizi: Txapela marroi iluna edo ia beltza izaten dute, belusatua. Hanka iltze formakoa, lodia. Mamia, aldiz, trinkoa, zuria, aldaezina airea ukitzean. Zaporea gozoa eta onddo usain atsegina. Hostozabalen azpian aurki daiteke.
Izena: Boletus edulis.
Jangarria: Jangarri bikaina.
Nola bereizi: Txapela lodia, gaztaina koloretik marroi ilunera, eta argiagoa ertzean. Poroak hasieran zuriak eta amaieran hori berdexkak. Mamia trinkoa, zuria, airea ukitzean aldatzen ez dena. Zapore gozoa eta usain atsegina. Koniferoen eta hostozabalen azpian.
Izena: Russula Virescens.
Jangarria: Jangarri ona.
Nola bereizi: Russula generoko perretxikoen artean estimatuena da. Gibelurdina edo korosoa ere deitzen zaio. Batzuek Russula cyanoxantha-ri gibelurdina deitzen diote, nahiz eta berez urretxa izan bere izena. Berde-hori edo berde ilun koloreak har ditzake.
Izena: Amanita Caesarea.
Jangarria: Jangarri bikaina.
Nola bereizi: Txapela laranja horixkatik gorri laranjatura alda daiteke perretxiko mota honetan. Bolbatik jaiotzen da, eta noiz edo noiz bolba hondarren bat izan dezake; gainera, eraztun hori bat izaten dute. Mami zuria dute, horia kutikularen azpian. Batez ere hariztietan sortzen dira. Intxaur zaporea eta usain arina dute.
Izena: Amanita Phalloides.
Jangarria: Ez. Pozoitsu hilgarria.
Nola bereizi: Kontu handia izan behar da perretxiko honekin. Gibelurdinarekin nahastu ohi da askotan; kontuan hartu behar dena da Amanita Phalloides-ak bolba izango duela behealdean, eta eraztuna txapelaren azpian. Espezie arrunta eta ugaria, konifero eta hostozabalen azpian irteten da.
Izena: Lactarius deliciosus.
Jangarria: Jangarria.
Nola bereizi: Kutikula laranja gorrixka edo laranja-horia, berdexka zahartzean. Hanka txapelaren kolore berekoa izaten du. Mamia zurixka, berehala laranjatua eta amaieran berdexka, gogorra dena. Zapore garratz samarra, fruta usaina. Perretxiko espezie arrunta da udazkenean, koniferoen azpian sortzen da.