Iragarritako prezipitazio handiak heldu dira Debagoienera

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ira. 11a, 18:44

Alerta laranja ezarri du Euskalmetek 15:00etatik 22:00etara eta iragarritako zaparrada handiak, trumoiak eta txingorra heldu dira Debagoienera. Indartsu hartu du ekaitzak Elgeta, txingorra gogoz botarik. Eskualdeko beste herri batzuetan ere ikusi dute kazkabarra.

Atzo urrutira gelditu zen ekaitza eta ez zuen lur hartu Debagoienean, baina gaurkoan heldu da. 18:00etatik aurrera probabilitate handiago zegoen iragarrita, eta halaxe izan da.

Lau zentimetroko txingorra

Elgetan, 18:00ak bueltan neurri handiko txingorra bota du. Lau zentimetrotik gorako kazkabarra egin du eta zenbait tokitan ur asko pilatu da. Hala, Elgetatik Elorriorako GI-2632 errepidean, 34. kilometroan, ur-putzu handia sortu dela jakinarazi dute Segurtasun Sailetik zirkulazio arazoak eraginez.

Debagoieneko gainerako herrietan ere erruz egin du euria. Euskalmetek jasotako datuen arabera Arrasaten 12,6 mm bota du 10 minutuan, Oñatin 10,7 mm, Aixolan 5,9 mm, eta Elorregin, 5,4 mm. 

Ekaitzaren ostean eguraldia baretu bada ere, alerta laranja 22:00ak arte dago ezarrita eta baliteke zaparrada gehiago egotea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak