Gaueko argiekin liluratuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ira. 11a, 13:48

Bart, iluntzearekin batera heldu ziren oinaztuak Debagoienera. Zerura begira egon ziren asko eta asko denbora luzez, naturaren ikuskizun ederrarekin gozatuz. Gaurkoan ere, eguerditik aurrera, ekaitz aukera handia dagoela ohartarazi du Euskalmetek.

Prezipitazio handiagatik, alerta laranja ezarri du Euskalmetek 15:00etatik 22:00etara. Zenbait tokitan oso handiak izan daitezkeela ere jakinarazi dute (ordubetean > 30 l/m²). Zaparrada trumoitsuak botako ditu, batez ere eguerditik aurrera; eta baliteke zenbait tokitan handiak izatea, txingorra botatzea eta haize-bolada oso gogorrak izatea ekaitz-guneetan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, ekaitz handien arriskua ikusita, eta eragin ditzaketen ondorio larriak prebenitzeko eta arintzeko, gomendio hauek eman ditu:

  • Bertan behera utzi aire zabaleko jarduerak, esate baterako, mendi-irteerak edo uretako ekintzak.
  • Era horretako egoerek eragindako prezipitazioek arazoak sor ditzakete estolderian eta drainatze-sistemetan, bai herri barrukoetan bai errepidekoetan, eta kontuz ibiltzeko eskatzen da, beraz.
  • Gidatzen ari zarenean ekaitzak harrapatzen bazaitu, gogoan izan itxita dagoen ibilgailua babesleku ona izan daitekeela. Edonola ere, abiadura moteldu, arretaz gidatu eta ez gelditu ur asko pasa litekeen leku batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak