Lau zentimetrotik gorako txingor pusketak bota ditu Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 11a, 17:59

Aste guztian bero sargoria izan eta gero ordu erdiko tartean harria bota du Elgetan. Ekaitzak ez du luze jo, baina asko bota du; nahikoa kalte egiteko.

Ordu erdi eskaseko kontua izan da, baina bat batean ilundu eta sekulako txingor-jasa izan da Elgetan. Euria lehenengo, eta inguru honetan ohikoa izan daitekeen txingorra egin du hasieran baina ekaitzak indarra hartu eta gero eta izotz pusketa handiagoak botatzeari ekin dio. Lau zentimetrotik gorako diametroko pusketak ere bota ditu.

Euria eta haizea dira orain Elgetan. Oinaztua eta trumoia dira orain nagusi. Atzo gauean ere oinaztua izan zen sendo baina trumoi hotsik gabe.

Ikusteko dago ekaitzak zer nolako kalteak eragin dituen herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak