Kopuruak, ordea, aurreko hilabeteetako egoerarekin konparatuz gero, egonkorra izaten jarraitzen du; otsailetik matxora izan zen beherakada handiena, eta, ordutik, bederen, ez du gorabehera handirik izan langabeen zenbatekoak zein tasak, eta ezta orain dela urtebeteko errealitatearekin alderatuz gero ere; are gehiago, baxuagoa da egun. 2022ko uztailean 2.343 pertsona zeuden lanik gabe bailarako bederatzi herrietan; biztanleria aktiboaren %7,63.
Herrietako egoerari dagokionez, Debagoieneko lau herritan egin du gora langabeziak hilabeteko epean: Antzuolan, hiru langabe gehiago daude; Aretxabaletan, sei; Elgetan, bederatzi; eta, Oñatin, hamahiru. Arrasaten eta Eskoriatzan, berriz, behera egin du datuak; hiru eta 11 pertsona gehiago daude lanean herri horietan, hurrenez hurren. Eta, gainera, Eskoriatzako datua nabarmena da, urtebete baino gehiagoan ez baita horrelako datu baxurik erregistratu; guztira, 142 langabe daude.
Langabe kopurua | Langabezia tasa | |
Antzuola | 64 | %5,90 |
Aramaio | < 5 | - |
Aretxabaleta | 202 | %5,88 |
Arrasate | 1.004 | %9,89 |
Bergara | 499 | %6,96 |
Elgeta | 34 | %5,72 |
Eskoriatza | 142 | %7,25 |
Leintz Gatzaga | < 5 | - |
Oñati | 338 | %6,24 |
DEBAGOIENA |
2.283 | %7,43 |
Leintz Gatzagako eta Aramaioko egoerari dagokionez, ez da jakinekoa zenbat pertsona dauden lanik gabe, bostetik beherako kopuruetan ez baitu datu zehatzik ematen Gipuzkoako Lan Behategiak. Hala ere, ondorioztatu daiteke Aramaioko langabezia-tasak behera egin duela, aurreko hilabetean bost pertsona baitzeuden lanik gabe, eta, orain, gutxiago dira.