Urte berriarekin prezio batzuek gora eta beste batzuek behera

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 2a, 08:39

2023an sartzearekin batera prezio batzuek gora egin dute, ohi legez, eta beste batzuek behera Espainiako Gobernuak zein tokiko erakundeek hartutako hainbat neurri indarrean sartu direlako. Azken horien artean daude oinarrizko hainbat produkturen prezioak.

Atzotik %4ko BEZa duten hainbat produktuk ez dute izango ekainaren 30a arte; horien artean daude honakoak: ogia, esnea eta esnekiak, arrautzak, barazkiak, lekaleak, zerealak eta frutak, besteak beste. Bestetik, olioaren eta pastaren BEZa, %10etik %5era jaitsi dute.

Bestetik, emakumeen higiene-produktuen eta preserbatiboen prezioak ere merkeagoak izango dira, BEZa % 10etik % 4ra jaitsi dutelako. Kasu honetan legealdi osoan egongo da neurria indarrean.

Garraioa

Garraioari dagokionez amaitu dira erregaia ordaintzeko laguntzak; eta bidesarien prezioek, oro har, gora egingo dute, baina Gipuzkoaren kasuan deskontu-plan berria jarriko du abian Foru Aldundiak.

Garraio publikoaren erabiltzaileek, ostera, 2023 osoan jarraituko dute iaz ezarritako deskontuekin. Autobus-zerbitzua erdi prezioan egongo da, eta Renferen aldiriko eta distantzia erdiko trenak doakoak izango dira; azken kasu horretan, abonu berri bat atera beharko da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak