Ekonomia zirkularra sustatzeko, eta lanbide heziketako ikasleek hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko egiten dituzten jarduketak islatzeko, Ekonomia zirkularra modelatuz eskulturen erakusketa antolatu du laugarren urtez Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Oñatiko BHI eta Aretxabaletako Lanbide Eskola saritu dituzte bertan parte hartzeagatik.
Ikasleek, irakasleekin batera, material birziklatuekin egindako eskulturen inguruko diseinua eta hausnarketa landu dituzte; hala nola, horren helburua da ikasleak hondakinek produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaz kontziente egitea, eta ekonomia zirkularraren kontzeptura hurbilpena egitea.
Filosofia barneratzearen garrantzia
Jose Inazio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, "garrantzitsua" da horren inguruko filosofia txertatzea "gazteen hezkuntzan, lurraldearen etorkizuneko talentuak formatzeko jasangarritasun politiketan eta etorkizuneko erronken inguruko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzeko".
Oñatiko BHIko ikasleak, sari banaketan.