Datu ofizialen arabera 25.753 lasterkarik hartu dute parte gaurko Behobia-Donostia lasterketan. 29.732 lagunek zuten izena emanda, eta honenbestez, %13,38k kale egin du. 57. edizioan ere igo egin da emakumeen parte-hartzea; guztira 7.348 egin dute korrika. Lasterkarien %28,53 izan dira emakumezkoan, eta antolatzaileek adierazi dutenez errekor berria ezarri da.
Helmugara 24.184 korrikalari iritsi dira, horien artean lehenak Nan Oliveras (01:01:29) eta, Cristina Silva (01:11:32) kataluniarrak izan dira. Silvaren ostean helmugaratu da Mireia Guarner 46sra eta hirugarren Elena Silvestre 2m30sra. Gizonezkoetan bigarren Jesus Angel Olmos izan da 22 segundotara eta hirugarren Artur Bossy 32 segundotara. Bestalde, Roller kategorian, irabazleak Alberto Aleman eta Idoia Martinez izan dira.
Biharko Harmailatik saioan kronika zabala gaurko Behobia-Donostia lasterketaren helmugan jasotakoekin.