Partzuergoak emandako datuen arabera, hasiera batean, 50 pertsonak erakutsi zuten fonda kudeatzeko interesa, eta hamar bat lagun bertara gerturatu ziren negozioa gertutik ezagutzera. Azkenik, Elgetako Peio Bilbaok eta Naiara Romatetek kudeatuko dute fonda.
Hilaren 31, domeka, baino lehen zabaltzea espero dute, San Inazio eguneko ospakizunara begira. Jaiari dagokionez, Partzuergoak eguenean egingo du bilera zer antolatu erabakitzeko.