Sei positibo berri bailarako adinekoen egoitzetan

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 5a, 16:09

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, lau kasu erregistratu dira Aretxabaletako Debagoiena egoitzan azken zazpi egunetan; bi, aldiz, Oñatiko San Martin egoitzan. Probintzian egoiliarrik zendu ez den arren, gizarteko balio orokorren goranzko joera atzeman liteke adinekoen egoitzetan ere.

Gizarteko datu orokorren bidetik, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako kutsatze kopuruek ere goranzko joeran dira azken hilabetean. Ekainaren lehen hiru asteetan balioak 30 positiboren bueltan mantendu ziren arren, gora egin dute nabarmen kasuek azken bi asteetan; hots, 91 positibo zenbatu ziren duela bi aste, eta 83 izan dira azken asteko kutsatu berriak.

Debagoieneko egoitzetako egoera ez da salbuespena. Hiru ziren ekainaren 21ean jakinarazi ziren kasuak; zazpi joan zen astekoak; eta, sei, aldiz, azken zazpi egunetakoak. Hurrenez hurren, lau eta bi izan dira Aretxabaletako Debagoiena egoitzan eta Oñatiko San Martin egoitzan erregistratu diren positiboak. Kasuen gorakada honen aurrean, baina, bada datu baikor bat: Aste Santutik ez da egoiliarrik zendu bailarako adinekoen egoitzetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak