Hitzekin lelopean, Osintxutik barrena helduko da 22. Korrika Debagoienera. Apirilaren 1ean, egubakoitza, izango da, 11:30ak inguruan. Deba Ibaiaren bidea gorantz jarraituz, Gatzagan agurtuko du bailarak ekimena, tartean Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza zeharkatuta.
Ohiko legez, Goiena Komunikazio Taldeak ekarpena egingo dio euskararen aldeko mobilizazio herrikoiari. 2019an Udanan behera eraman zuten lekukoa langileek, Oñatin; aurtengoan, berriz, Aretxabaletako kaleetan barrena hartuko du testigua bailarako hedabideak. 13:43ak bueltan izango da.
Komunitatearen esku
Goienakide kanpainaren baitan, eta komunitatea saretzea helburu hartuta, lekukoa eramatearen ohorea kideei eskaintzea erabaki du Goienak. Horretarako, abian da dagoeneko testigua eramango duen kideetako bat erabakitzeko zozketa. Martxoaren 22ra arte egongo da izena emateko aukera. Norbanako honi lagunduko dioten beste Goienakideak, aldiz, aurrerago emango dira jakitera.