Hiru egoitza izan ditu gaurko finalak; horietako bat Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan izan da, beste biak Bilbon eta Donostian egon dira. Guztira 43 ikastetxetako 6 eta 16 urte bitarteko 970 gaztek aurkeztu dituzte logistikarekin eta salgaien garraioarekin loturiko proiektuak epaimahaiko kideen aurrean. Hala, zientziaren eta teknologiaren arloan dituzten trebetasunak erakutsiko dituzte.
Irailean hasi ziren lanean planteatutako erronkarekin lotura eta ezagutza duten hamalau enpresaren laguntzarekin. Babesleak ere baditu First Lego League torneoak, eta gaurko Arrasateko finalean izan dira, esaterako, Ikerlan, Elecnor, Ideko, Laboral Kutxa, Ulma, Maier, Garay, Leartiker, Fagor Arrasate eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak.
Ordezkaritza instituzionala ere ez da falta izan; hala nola, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Promozio Ekonomikorako Zuzendari Iker Estensoro eta Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxa.
Estatu mailako finalerako txartela
Challenge kategorian –10-16 urte– parte hartuko duten 20 taldeek robot bat diseinatu eta programatu dute LEGO Mindstorms programa erabiliz mahai batean mugi dadin zenbait misio egiteko xedearekin. Denek, bi minutu eta erdiko hiru txanda izango dituzte, ahalik eta puntu gehien lortzeko.
Lan ona egin dute Arizmendi ikastolako Arizmendi-Ikerlan 4 taldeko neskek; izan ere, Arrasateko Ingeniera Soy 1. saria eskuratuta automatikoki sailkatu dira estatu mailako First Lego League finalerako.
Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako Sanfitek Land taldeak lortu du Arrasateko finalean jokoan zegoen bigarren txartela.
Hiru egoitzak kontuan hartuta, EAEtik estatu mailako finaleko joango diren taldeak hauek dira:
Arrasateko finaleko hamar sariak
Hiru egoitza izan ditu gaurkoan First Lego League torneoak eta bakoitzeko bi talde sailkatu dira estatu mailako finalerako. Bestelako sariak ere banatu dira, ordea. Hauek dira Arrasaten erabakitako sariak. Sari banaketa ekitaldia eguenerako iragarri dute.